XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Non Tg nahastearen transizio-tenperatutra, wi osagai bakoitzaren frakzioa eta Tgi osagai bakoitzaren Tg-ak diren.

Ez dago bikote nahaskor askorik.

Famatuena PPO/PS [poli(fenil oxido)/poli[estireno] nahastea dugu, Noryl izen komertzialarekin saltzen dena.

Beste bikote bat PVC/PCL [poli(binil kloruro)/polikaprolaktona] nahastea dugu.

Nahaste horretan kaprolaktonaren karboniloaren eta karbono halogenatuaren hidrogeno azidoaren artean eratzen diren hidrogeno-zubiak dira nahaskortasunari eragiten dioten indar molekularrak.

13.1.2. Morfologiaren araberako sailkapena

Irizpide honi jarraiki sailkapen hau egin daiteke:

- Amorfo/amorfo nahasteak.

- Amorfo/kristalino nahasteak: Urtuta nahastu ondoren, hozterakoan polimero kristalinoaren kristaltze normala amorfoak oztopa dezake.

Kristaltasun-maila eta Tm aldatzea ohizkoa da.

- Kristalino/kristalino nahasteak: Polimero kristalino bi urtuta nahasten direnean nahaskorrak izan daitezke (PP eta PE, adb.).

Hozterakoan, aldiz, normalean bakoitza bere kabuz kristaltzen bada ere, baliteke kristalkidetasuna (polimero biak kristaltasun bakar batekin berregituratzea) azaltzea.

Horren adibide poli(binil fluoruro)aren eta poli(biniliden fluoruro)aren arloko nahastea dugu.

- Konplexu berriak osatzen dituzten nahasteak: Nahastea egoera urtuan egin ondoren elkarrekintza kimiko berriak ager daitezke.

Poliesterren nahasteetako transesterifikazioak honen lekuko dira.

Bestalde, nahiz eta hasierako osagaiak berez nahastezinak izan, aldaketa kimiko hauek eragindako elkarrekintza berrien ondorioz, nahaskortasuna erdiets daiteke.

13.1.3. Nahastearen prestatze-bidearen araberako sailkapena

Nahastea prestatzeko erabiltzen den metodoak lortutako nahastearen propietateei (nahaste-mailari, batipat), zuzenean eragin diezaieke.

13.3 irudian nahasteak prestatzen direneko polimero-mota desberdinak eta nahaste-metodoak azaltzen dira.

Industrialki, adibidez, nahasteak disoluzioak lurrinduz lortzea ez da ekonomiaren ikuspegitik interesgarria.

Aldiz, erabiliena metodo mekanikoa da.

Nahaste kimikoari dagokionez, multzo honetan nahaste polimeriko\elkarsarkorrak (Interpenetrating Polymer Network) sar ditzakegu.

Industrialki gehien erabiltzen den metodoa nahaste mekanikoa dugu argi eta garbi.

Hainbat metodo erabili daitezke: estrusorea, nahasgailu estatikoak, arrabol bikoitzeko nahasgailuak, oratzeko makinak, etab.